- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/latzen-en-directo
- LATZEN en directo
- 2026-09-26T23:00:00+02:00
- 2026-09-26T23:00:00+02:00
- Dentro del programa de Oñatiko jaixak 2026
LATZEN en directo
- 2026-09-26T23:00:00+02:00 2026-09-26T23:00:00+02:00
Dentro del programa de Oñatiko jaixak 2026
Denboran atzera, orainean kokatzeko
Urrun geratu da lau gazte haien aurreneko aro labur bezain arrakastatsua. 1993 eta 1999 urteen artean, bi disko argitaratu zituzten: Kontzientzia ala infernua eta Ardi larruz. Euskarazko heavy/thrash metala jorratzeko era propioa topatu zuten. Oihartzuna balada eder bati esker lortu arren, gehiago balio du garai hartako errepertorio indartsuak. Uztea erabaki zutenean eten zen sormen emaria, lan berri bat grabatzear zirenean.
Bigarren aroa are laburragoa izan zen adinean aurrera egin zuten lau kideentzat. 2007an itzuli ziren Infernuko ateetan kontzertu bira egiteko, eta 2008an bigarrenez agur esateko. Hamabost kontzertu eskaini, horietako bat filmatu, eta Hellmuga ikus-entzunezko lanean jaso zuten. Urteen joan-etorrian, zaleek oso presente izan dute zuzeneko hura, desio batekin: laukotea berriz ere taula gainean ikustea.
Hirugarren aroa aurten abiatu dute, aipaturiko desio hura betez. (testua, latzen.eus)