Teatro "Hondamendia"

Antzerkia

2023-01-29T19:00:00+01:00 2023-01-29T19:00:00+01:00 2023-01-29T19:00:00+01:00
  • 2023-01-29T19:00:00+01:00 2023-01-29T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Antzerkia

ARTEDRAMA + AXUT!

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Lan taldea:

Zuzendaritza_ Ximun Fuchs
Idazlea_ Harkaitz Cano
Aktoreak_ Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti
Bideoa_ Maialen Belaustegi
Koreografia_ Philippe Ducou
Musika_ Maite Larburu, Asier Ituarte
Eszenografia_ Fran Dussourd
Jantziak_ Xabier Mujika
Argiztapen Diseinua_ David Bernués (Acrónica)
Soinu Diseinua_ Philippe Barandiaran
Teknika_ Ieltxu Ostolaza
Teaserra_ Eñaut Castagnet
Argazkiak_ Ainhoa Resano
Diseinu Grafikoa_ Unai Bergara
Webgunea_ Roberto Quintana
Ekoizpena_ Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena
Mediazioa_ Arantxa Hirigoyen
Banaketa_ irantzu Azpeitia