Último día de la exposición “Txikizkako Merkataritza”

Exposición

2024-10-13T10:00:00+02:00 2024-10-13T10:00:00+02:00 2024-10-13T10:00:00+02:00
  • 2024-10-13T10:00:00+02:00  2024-10-13T10:00:00+02:00 - 2024-10-13T20:00:00+02:00  2024-10-13T20:00:00+02:00
  • Txanda elkarteko dendetan

Exposición

Organizado por Txanda elkartea

Irailaren 2tik aurrera “Txikizkako Merkataritza” gaiaren inguruko marrazki erakusketa bat jarriko dugu martxan 4-12 urteko haurrei zuzenduta.
Kanpainaren helburua etxeko txikiengana hurbiltzea da, herriko saltokiak ezagutu ditzaten, merkatariak, zer saltzen dugun, etab. Eta aldi berean txikizkako merkataritzaren inguruan hausnarketa bat egin dezatela marrazki batean landuz.

Funtzionamendua erraza izango da:
1- Irailaren 2tik 24ra haurrek marrazki bat eraman dezakete Txanda.ko edozein denda edo zerbitzura, eta saltokiko erakusleihoan ikusgai jarriko dira
2- Dendan izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dute
3- Irailaren 25ean aurkeztu diren guztien artean, ausaz, zozketa egingo dugu eta irabazleekin harremanetan jarriko gara sari banaketa zehazteko
4- Sari banaketa iralaren 28an egingo dugu, 13.30etan, Herriko Plazan.
5- Marrazkiak Urriaren 13rarte egongo dira ikusgai erakusleihoetan

Marrazkiak entregatzen dituzten haurren artean 10 sari zozketatuko ditugu. Lehen sarituari 100€-tan baloratutako opari sorta bat eta 50€-tako erosketa txartel bat emango zaio eta gainontzeko 9 sarituei 50€-tako erosketa txartela. Ez da marrazki lehiaketa bat izango, ez ditugu marrazkiak baloratuko, zozketa parte hartzaile guztien artean egingo dugu, ausaz.

Txanda elkartea