- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/concierto-de-la-banda-de-musica-bandas-sonoras
- Concierto de la Banda de música : bandas sonoras
- 2022-02-13T13:00:00+01:00
- 2022-02-13T13:00:00+01:00
Concierto de la Banda de música : bandas sonoras
Musika
Ikasturteko hirugarren 'Gutiziak' kontzertua eskainiko du Aitor Biain Bidartek zuzentzen duen musika bandak otsailaren 13an, eta zineari eskainitakoa izango da.
Historiako zazpi pelikula ezagunenetakoen soinu bandak entzun ahal izango ditugu: La gran evasión, Gladiator, Memorias de Africa, Star Wars, La La Land, Tarzan eta Les Miserables. Aurretik kalejira egingo dute goizeko 11etan
Hil honetako kontzertuak badu beste berezitasunik, izan ere, musika eskolako ikasleak publikoan egongo baitira. Gainera, aurten instrumentua aukeratu behar duten gaztetxoek musika banda barrutik ezagutzeko aukera izango dute; kontzertua hasi aurretik (12:00) instrumentu desberdinak ikusteko aukera izango dute, eta kontzertua bera ere musikarien artean eserita jarraituko dute.
Kontzertua doan da baina gonbidapenak aurrez hartu behar dira Txokolateixan.