Aitzuloko begia, excursión guiada para familias

Mendi ibilbidea

2023-10-22T10:00:00+02:00 2023-10-22T10:00:00+02:00 2023-10-22T10:00:00+02:00
  • 2023-10-22T10:00:00+02:00 2023-10-22T10:00:00+02:00
  • Aparcamiento Cuevas de Arrikrutz
  • 943 78 28 94 / 699 335 183
  • Visitar web

Mendi ibilbidea

Organizado por el parketxe de Arantzazu

Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira. Horien artean dago Aitzulo, Gipuzkoako fenomeno natural zirraragarrienetariko bat. Begi-nini itxura duen haitzulo hau, haranera hurbiltzen den tunel erraldoi bat da. Oraindik ingurune hau ezagutzen ez duzula? Bada, aukera paregabea duzu Aitzuloko begia eta bere inguruez gozatzeko, Arantzazuko parketxetik antolatutako ibilbide gidatuan.

Goizeko hamarretan elkartuko gara Arrikrutzeko parkina pasatu eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerreko aldean dagoen aparkaleku batean (izena ematerakoan zehaztasun gehiago emango dira). Ibilaldiak zailtasun baxua du eta hiru ordu eta erdiko iraupena, azalpenak barne. Derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Txangoaren prezioa 6€koa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4€koa.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 33 51 83
www.gipuzkoanatura.eus