“Krikuren ibilaldia” ipuin musikatua

Ipuin-kontaketa

2021-05-27T17:30:00+02:00 2021-05-27T17:30:00+02:00 2021-05-27T17:30:00+02:00
  • 2021-05-27T17:30:00+02:00 2021-05-27T17:30:00+02:00 - 2021-05-27T18:15:00+02:00 2021-05-27T18:15:00+02:00
  • Haur Liburutegian

Ipuin-kontaketa

Sesión de cuenta cuentos dirigida a niños/as de 4 a 5 años de la mano de Turukutupa konpainia.

“Krikuren ibilaldia” haurrentzat pentsatuta dagoen antzezlan bat da. Proiektu honetan, alde batetik, ipuina bideo baten bidez kontatuta eta bestetik, soinua eta musika birziklatutako materialekin zuzenean eginda nahasten dira. Antzinako "ruideroak" bezala, filmak jarraitzen duen bitartean Krikuren gora beherak soinu ezberdinekin batera doaz.

Ipuina ikusi eta gero, instrumentu eta tramankulu guztiak erakusten ditugu, umeak eta gurasoak etxean instrumentuak egiteko ideiak lor ditzaten. Era honetan, umeek betiko gauzak eta birziklatutako materialak musika tresnak eraikitzeko nola erabiltzen diren ikusiko dute.

Bukatzeko, gorputz perkusio saio musikal bat egingo dugu denok batera.