Panpinen pijama festa

Evento

2026-05-21T16:30:00+02:00 2026-05-21T16:30:00+02:00 2026-05-21T16:30:00+02:00
  • 2026-05-21T16:30:00+02:00  2026-05-21T16:30:00+02:00
  • Haur liburutegian

Evento

3 eta 5 urte arteko umeek bere gustuko panpina ekarriko dute liburutegira, hauek gaua bertan pasa dezaten. Gauean festa handia ospatuko da: liburuak irakurriko dituzte, abenturak kontatu, lagun berriak ezagutu, eta liburuen magian murgilduta, palomitak jango dituzte eta azkenean goxo-goxo egingo dute lo bata bestearen ondoan.

4. aldiz ospatuko dugu festa hau liburutegian. Maiatzaren 21ean jasoko ditugu panpinak, eta hurrengo egunean, maiatzaren 22an, familiak panpinaren bila etorriko dira. Panpin bakoitzak gauean zehar aukeratu duen liburua eramango dute etxera maileguan.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten familiek, gerturatu daitezela maiatzaren 21ean liburutegira, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Ez ahaztu zuen panpina!! Animatu eta parte hartu!

Maiatzak 21: 16:30ean
Maiatzak 22: 19:30ean