Panpinen pijama festa

Ekitaldia

2024-05-29T16:30:00+02:00 2024-05-29T16:30:00+02:00 2024-05-29T16:30:00+02:00
  • 2024-05-29T16:30:00+02:00  2024-05-29T16:30:00+02:00
  • Haur liburutegian

Ekitaldia

Panpinen pijama-festa egingo dute udal liburutegian 3 eta 5 urte arteko umeei zuzenduta.

Umeek beren gustuko panpina eramango dute liburutegira, gaua bertan igaro dezaten. Gauean festa handia ospatuko da: liburuak irakurriko dituzte, abenturak kontatu, lagun berriak ezagutu, eta liburuaren magian murgilduta, palomitak jango dituzte eta azkenean goxo-goxo egingo dute lo bata bestearen ondoan.

Maiatzaren 29an jasoko dituzte panpinak, eta hurrengo egunean, maiatzaren 30ean, familiak panpinaren bila joango dira. Panpina bakoitzak gauean zehar aukeratu duen liburua eramango dute etxera bueltan.

Ekimenean parte hartu nahi duten familiak gerturatu daitezela maiatzaren 29an liburutegira, 16:30etik aurrera. Ez ahaztu zuen panpina! Animatu eta parte hartu!