4. fasea: BOZKATZEA ETA ERABAKITZEA
Bozketa fasean, bukaerara arte iritsi diren proposamen guztien artean, herritar bakoitzak (aurreko faseetan parte hartu badu ala ez) 600.000 €-ak zein proiektuetara bideratu bozkatzeko aukera du.
Boto gehien jasotzen dituzten proiektuak (beti ere 600.000 €-ak agortu arte) 2026 eta 2027 urteetako udal aurrekontuetan txertatuko dira.
BOZKATZEKO EPEA:
Bozkatzeko epea, 2026ko urtarrilaren 12tik 30era (biak barne) luzatuko da.
BOZKATZEKO BALDINTZAK:
Oñatin erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritar orok hartu dezake parte. Beti ere, urtarrilaren 12an 16 urteak beteak baldin baditu.
Bozkatzeko, datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN/AIZ eta jaiotze-data) jartzea ezinbestekoa izango da, datuak udal erroldarekin kontrastatu eta pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatzen duela bermatzeko (online edo boto-paper bidez).
NOLA BOZKATU:
Proiektu guztien artean 7 aukeratu behar dira, nahitaez, bozka baliagarri izatea.
Gutxiagoa edo gehiago aukeratuz gero, bozkak ez du baliorik izango.
PROIEKTUAK KONTSULTATZEKO ETA BOZKATZEKO BIDEAK:
- Online: udal webgunearen bidez, galdetegia beteta.
- Postontzietan: etxe guztietara banatu den eskuorria bete eta udal eraikin publikoetan eta bestelako ohiko tokietan egongo diren
postontzietan utzita (Udaletxea-HAZ, Kultur Etxea, Kiroldegia, Gaztelekua, Gizarte Zerbitzuak, Pake Leku, Eltzia, etab.). Eskuorri gehiago
eskura postontzien alboan. - Informazio puntuak: herriko hainbat puntutan informazioa eskuratzeko eta bozkatzeko mahaiak egongo dira.
- Aurretiazko hitzordua: bozka-orria betetzen laguntza jaso nahi duenarentzat.
Proposamenak bozkatzeko epea amaitutakoan, zenbaketa egingo da, eta ahalik eta azkarren, emaitzen aurkezpen publikoa egingo da.
Informazio gehiago: 943780411 (126 luz.) / 688 679 460 / partaidetza@onati.eus