Egin zure aukeraketa
Zakarrontzi gehiago jartzea herriko hainbat lekutan
Gaikako hondakinak jasotzeko zakarrontzi berriak jartzea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira lekuak.
10.000 €
Bankuak jartzea edota egokitzea herriko hainbat lekutan
Deskantsurako eserleku berriak jartzea edota daudenak egokitzea hainbat lekutan: San Juan kalea, Santa Marina plaza, Ugarkaldeko goiko aldean eta San Martin auzoko pasealekuan.
15.000 €
Bidaurretako berdegunea aisialdirako zein atsedenerako gune bihurtzea
Bidaurretako monastegiaren pareko berdeguneaz gozatzeko eta bertan egoteko, aisialdirako eta atseden hartzeko ekipamenduak eta hiri altzariak jartzea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira elementuak.
20.000 €
Bidaurretako zuzengunean aterpea jartzea
Bidaurretako zuzengunean, iturriaren inguruetan, aterpea jartzea, eguralditik babestu eta atseden hartzeko aukera izateko.
20.000 €
Kiroldegiko gimnasioko kanpo-patioa entrenamendu funtzionalerako egokitzea
Zubikoa kiroldegiko fitness gelako kanpoko patioa entrenamendu funtzionalak prestatzea eta elementuekin ekipatzea.
25.500 €
Parrilla gunea Ibarrako aisialdi eremuan
Ibarrako aisialdi eremuan barbakoak egiteko elementuak jartzea.
40.000 €
Santa Anako patineteen aparkalekua estaltzea
Santa Ana antzokiaren aurrekaldeko patineteen aparkalekuari estalpea jartzea.
40.000 €
Arboleda pasealekuan, ibilgailuen bidegurutzeetako oinezkoen arrapalak egokitzea
Obispo Otadui oinezko pasealekua ibilgailuak zeharkatzen dituzten eremuetan kaltetutako arrapalak konpontzea, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko.
47.000 €
Hainbat bizikleta aparkaleku jartzea herrian zehar
Bizikletentzako hainbat aparkaleku jartzea herrian zehar, eraikinen eta azpiegituren inguruan. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira lekuak.
50.000 €
Bizikletak garbitu eta konpontzeko gunea berritzea eta bigarren bat jartzea
Bidebarrieta kalearen amaieran dagoen bizikletak prestatzeko, matxurak konpontzeko eta garbitzeko guneko elementuak berritu eta herrian beste gune berri bat prestatzea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko da gune berria.
50.000 €
San Anton kalearen oinezko lotura hobetzea Maiatzak 1 plazarekin eta Kale-Zaharrarekin
San Anton kalearen oinezko lotuneak egokitzea Maiatzaren 1a Plazarekin eta Kale Zaharrarekin, ibilbidea irisgarriagoa egiteko.
60.000 €
Kurtzekuan jolas parkea egitea
Kurtzekua auzunean jolas parke berria egitea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira jolas elementuak.
80.000 €
Errekaren kontra, parrokiatik Postetxeruntz doan ibilbideko irisgarritasuna hobetzea
Parrokiatik Postetxearen ondoko lehen biribilgunearen arteko ibilbidea, errekaren kontra, oinezkoentzat irisgarriagoa egitea.
80.000 €
Atez ateko hondakinak jasotzeko guneetan zintzilikarioak babesteko panelak jartzea
Haizeak asko jotzen duen lekuetan atez ateko hondakinak jasotzeko zintzilikarioen inguruetan panelak jartzea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira gune horiek.
100.000 €
Hilerri inguruan komun publikoa egitea
Berez garbitzen den eta irisgarria den komuna jartzea hilerri inguruetan. *Udalaren irizpideen arabera erabakiko da leku aproposena.
100.000 €
Kiroldegiaren aurrealdeko jolas parkea berritzea
Kiroldegiaren aurrealdeko jolas parkea berritzea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira jolas elementuak.
100.000 €
Errekalde auzoan komun publikoa jartzea
Berez garbitzen den eta irisgarria den komuna jartzea Errekalde auzoan. * Udalaren irizpideen arabera aukeratuko da lekua.
100.000 €
Herriguneko iturri historikoak eraberritzea
6 iturri historiko eraberritzea, haien balio historikoa kontserbatzeko: Plazako iturria, San Anton Plazako iturria, Kanpantxo Iturria, Santa Marina Plazako iturria, Etxaluzeko Iturria eta Iturritxoko iturria.
108.000 €
Plazako komun publikoak berritzea
Udaltzaingoaren eraikinean dagoen komun publikoaren instalazioak eta komuna eraberritzea, egungo arazoak —hala nola, usain desatseginak— konpontzeko.
150.000 €
Herrigunean zehar zuhaitzak landatzea
Herriguneko hainbat tokietan zuhaitzak landatzea, espazio publikoak berdetzeko. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratuko dira lekuak.
150.000 €
Hilerri barruko irisgarritasuna hobetzea
Hilerriko hartxintxar guneetan zoladura aldatzea eta euri-urak jasotzea, oinezkoentzat ibilbide irisgarria prestatzeko.
225.000 €
Plazako adokinak konpontzea, euri-uren sareteek eragindako koskak ezabatzeko.
Lan horiekin, sareteen inguruan sortu diren beherapen eta irregulartasunak kendu nahi dira, Foruen Enparantzako irisgarritasuna hobetzeko.
225.000 €
Herriko hainbat autobus geltokietan, autobusaren eta espaloiaren arteko tartea irisgarriagoa egitea
Bidaiariak autobusera igotzeko edo autobusetik jaisteko espaloia egokitzea. * Udalaren irizpidearen arabera aukeratutako dira autobus geltokiak.
225.000 €