Olakua auzoa oinezkoentzako irisgarritasun neurrietara egokitzea eta argiteria hobetzea.

Proposamen honek Olakua auzoko irisgarritasuna hobetzea bilatzen du. 2017 urtean lehen faseko lanei heldu zitzaien, konkretuki Olakua 7, 8 eta 9 blokeen aldean (BM supermerkatua eta inguruetan). 2018an, Olakua auzoa irisgarritasun neurrietara egokitzeko plana egitea esleitu da, eta plangintza horren arabera erabakiko du udalak lanak noiz eta nola egin. Planteatutako gidalerroak jarraituta, 120.000 €-ko aurrekontua espaloiak zabaldu edota jaitsi, arrapalak eta zebra-bideak egokitu, hondatutako bide-zorua aldatu, etab.-era bideratuko da. Baita argitapenean hobekuntzak egiteko ere.

Proiektu aurrekontua
120.000 €
Gaia
  • Argiteria
  • Bide segurtasuna
  • Oinezkoak

Ezaugarriak