Emakumeentzako Jabetza Eskolak, emakumeen ahalduntzea, saretzea, formatzea bilatzen dute. Oñatin urteak daramatza martxan, harrera oso onarekin. Ikastaroak egoki emateko baina, udalak ez du leku aproposik. Berariazko espazioa izateak, "Emakumeen Etxeak" hain zuzen, bultzada handia emango lioke proiektu honi eta gaiari heltzen hasteko diagnostiko bat egitea da proposamen honen helburua.
Herriko ura edateko iturriak irisgarriagoak diren batzuengatik aldatzea du helburu proposamen honek.
Deskantsua hartzeko eta gizarte-harremanak landu ahal izateko herrian banku gehiago jartzea da proposamen honen helburua.
Udalerriko bi tokitan bere kasa garbitzen den eta irisgarria den komuna instalatzean datza. Proposamenak jasotzeko fasean 6 gune iradoki zituzten herritarrek: Ugarkalde, Kalegoiena, Otadui Zuhaiztia, San Pedro eta Olate arteko bidea, San Pedro eta Madalena arteko bidea eta Olabarrieta eta Asentzio arteko bidean. 6 toki posibleen artetik, gehienez 2 aukeratu behar dira.

Proposamen hau bizikletak aire zabaletik eta eguraldi txarretik babesteko kanpo estalpeak jartzean datza. Guztira 4 estalpe jarriko lirateke herritar asko batzen dituzten zentroen inguruetan, hau da, ikastetxe eta ekipamendu publikoetan: kiroldegia-Txantxiku Ikastola, Kultur Etxea, Errekalde Herri Eskola, Benediktinak Elkar Hezi – Azkoagain (4 guztira).
Pelikulak ohiko zine aretoetan eskaini ordez, herriko kale edo txokoetan aire zabalean ematea da proposamen honen helburua. Antolaketa eguraldi baldintzen araberakoa izango da.
Haurren jolas parke bat kanpoko karpa edo toldo batekin estaltzea du helburu proposamen honek. Aterpeak euri eta eguzkitik babestuko luke, eguraldiaren menpe egon gabe jolas egitea ahalbidetuz. Proposamenak jasotzeko fasean 2 jolas parke iradoki zituzten herritarrek: Ugarkaldekoa eta San Martingoa. Hauen artetik, bakarra aukeratu behar da. Ezin dira biak bozkatu.

Olakua auzoko dorrearen parean kokatzen den jolas eremuko marrak margotzea, saskibaloira jolasteko sareak eta areto futboleko ateetako sareak berritzea eta jolas orduak zabaltzeko eremua argiztatzea du helburu proposamen honek.
Ohiko kirol instalazioetatik kanpo eskalada praktikatzeko gunea egokitzea du helburu proposamen honek. Gaur egun herrigunean ez dago horrelako ekipamendurik. Adin eta maila tekniko eta fisiko ezberdinetako pertsonentzako pentsatutako rokodromoa jarriko litzateke.
Proposamen honekin San Martingo harizti barruko lurrezko bidezidorra egokitu nahi da, korrika egiteko erosoagoa izan dadin. Balio altuko naturgunea izanik, eraginak gutxitzeko ahalik eta esku-hartze txikiena burutuko litzateke. Proposamen honek parkea argiztatzea ere suposatuko luke, edozein urtarotan korrika egitea ahalbidetzeko.
Arantzazuko Ama kaletik (Natra – Zahor paretik) Berezao auzoko Santa Lutzia zelaira artean bidegorri bat eraikitzea du helburu proposamen honek, oinezko irisgarritasuna hobetzeko. Berezaoko industrigunetik aurrerako zatian, oinezkoek eta bizikletek partekatuko lukete bidea. Natra-Zahor enpresaren pasagunean, errepidea estutzen den tokian, oinezkoentzako bidea izango litzateke bakarrik.
Errepideen ondo-ondotik doazen bidegorriak fisikoki babestean datza proposamen hau, alboko elementuak erabilita. Modu honetara, galtzadatik bereizita geratzen dira, bizikletan doazenen bide segurtasuna hobetuz.
Murgia auzoan, udalaren jabetzakoa den Urdandietako ur depositurako baso bidean gertatutako luiziaren kalteak konpontzeko beharrezko lanak burutzea du helburu proposamen honek.