Oñatiko udala

4. fasea: BOZKATZEA ETA ERABAKITZEA

Bozketa fasean, bukaerara arte iritsi diren proposamen guztien artean, herritar bakoitzak (aurreko faseetan parte hartu badu ala ez) 500.000 €-ak zertara bideratu proposatzeko aukera du.

Boto gehien jasotzen dituzten proposamenak (beti ere 500.000 €-ak agortu arte) 2019 eta 2020 urteetako udal aurrekontuetan txertatuko dira.

BOZKATZEKO EPEA:

Bozkatzeko epea, urriaren 8an hasi eta 31 arte luzatuko da.

BOZKATZEKO BALDINTZAK:

Oñatin erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritar orok hartu dezake parte.

Bozkatzeko, datu pertsonalak jartzea ezinbestekoa izango da, datuak udal erroldarekin kontrastatu eta pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatzen duela bermatzeko.

Herritar bakoitzak proposamen guztien artean 10 aukeratu beharko ditu (gutxiago edo gehiago markatu ezkero bozkak ez du baliorik izango).

BOZKATZEKO BIDEAK:

Proposamenen bozketa lau modutan egin daiteke:

1.- Etxe guztietara banatu den eskuorria bete eta udal eraikin publikoetan eta bestelako ohiko tokietan dauden postontzietan utzita (Udaletxea, Kultur Etxea, Kiroldegia, Gaztelekua, Gizarte Zerbitzuak, Pake Leku, Eltzia).
Eskuorri gehiago eskura postontzien alboan.

2.- Aurrez aurreko saio informatiboan parte hartuta: Urriak 15, 18:30tan, Udaletxeko pleno aretoan.
Saio honetan bozka fasera pasatu diren eta kanpo geratu diren proposamen guztien inguruko azalpenak eskainiko dira. Nahi duenak botoa emateko aukera izango du.

3.- “Erakusketa eta postontzi ibiltaria” kale ekimenera gerturatuta: 

  • Urriak 20, 11:30etatik 13:30etara, Kale Barrian (Txokolateixa ondoko pergolan).
  • Urriak 24, 18:00tatik 20:00tara, San Lorentzon (lehengo plazoletan).
  • Urriak 25, 17:00tatik 19:00etara Foruen Enparantza plazan.

Hitzordu hauetan proposamenen xehetasunak banan-banan ezagutzeko aukera egongo da. Botoa eman ahal izateko postontzia ere egongo da.

4.- Internet bidea, galdetegi bat beteta.

Proposamenak bozkatzeko epea amaitutakoan, zenbaketa egingo da. Azaroaren 9an emaitzen aurkezpen publikoa egingo da.

 

Aurkeztutako proposamenak