Ohiko galderak

Nork har dezake parte?

Oñatin erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

Zer behar da parte hartzeko?

Ez da ezagutza berezirik behar parte hartzeko.

Zure egunerokoan, herriko zerbitzu, azpiegitura eta baliabide ezberdinak erabiltzen dituzu. Erabilera horrek herria ondo ezagutzera eramaten zaitu, eta ezagupen horrek aldi berean, gure herriak dituen beharrak identifikatzeko gaitasuna ematen dizu.

Nola har dezaket parte?

Partaidetzazko Aurrekontuen fase ezberdinetan zehar parte hartzeko hainbat modu daude. Labur esanda, honako hauek dira:

  • Proposamenak eginaz.
  • Proposamenak lehenetsiaz.
  • Botoa eman eta proposamenak erabakiaz.

Norberak erabakitzen du prozesuarekiko inplikazio maila eta fase guztietan parte hartu ala ez.

Zenbat diru jartzen da herritarren eskura eta nola banatuko da?

Udal aurrekontuak bi alderdi bereizi ditu: bata gastuena eta bestea diru-sarrerena. Parte hartze prozesu hau gastuen atalera mugatzen da.

2019 eta 2020 urteetako aurrekontuetarako 500.000 € erreserbatu ditu Oñatiko Udalak. Urte bakoitzeko aurrekontuetako 200.000 € gutxienez inbertsioen kapitulutik (VI. kapitulua) joango dira eta 50.000 € gehienez gastu arruntetatik (II. edo IV. kapituluetatik). Hala ere, gastuetatik ordainduko diren proposamenek urte bateko muga izango dute. Hau da, ezin izango dira denboran luzatu eta udaleko hurrengo urteetako gastuetan sartu.

Zer proposa dezaket?

Inbertsioekin zerikusia duen edozer proposatu dezakezu. Inbertsioa, udal batek eraiki edo eskura dezakeen, baita eraberritu, eta urtebete baino gehiagoko iraupena izango duela aurreikusten den guztia da. Funtsean, azpiegiturak sortzeko eta zerbitzuen funtzionamendurako beharrezkoak diren ondasun inbentariagarriak eskuratu edo sortzeko zuzenean egin behar dituzten gastuak biltzen ditu. 

Horrez gain, bestelako proposamenak ere egin ditzakezu, beti ere, urte batean gauzatu badaitezke, denboran luzatu gabe.

Nolakoa izan behar du nire proposamenak? Nola idatzi behar da?

Hizkuntza erraza eta zure hitzak erabiliz deskriba dezakezu proposamena, deskribapen teknikoren beharrik gabe. Hala ere, proposamena geroz eta zehatzagoa eta geroz eta informazio gehiago eskaini, errazagoa izango da baloraziorako eta lehenespenerako.

Proposamena egin duenaren kontaktua uzteko eskatzen dugu, proposamenarekin zerikusia duen kontsultaren bat edo zalantzaren bat argitu behar denerako.

Zenbat proposamen egin ditzaket?

Ez dago mugarik. Norberak nahi beste proposamen egin daitezke.

Elkarte edo talde batek egin dezake proposamena?

Proposamenak norberaren izenean edo elkarte edo talde baten izenean egin daitezke, baina proposamen guztiek balio bera dute.

Nora jo dezaket zalantzak argitzeko edo arazoak baditut?

Udaletxera gertura zaitezke, 943.78.04.11 telefonora deitu edo partaidetza@onati.eus helbidera idatzi.

Zeintzuk dira gogoan hartu beharreko datak?

Prozesua maiatzean hasi eta abendura arte luzatuko da. Hau da jarraituko dugun egutegai:

  • Proposamenak egin: maiatzak 7 – maiatzak 28
  • Proposamenak baloratu (maila politikoan): maiatzak 28 – ekainak 1
  • Proposamenak aurkeztu eta lehenetsi: ekainak 4 – ekainak 17
  • Proposamenak baloratu (maila teknikoan): ekainak 18 – irailak 30
  • Proposamenak bozkatu: urria
  • Emaitzak udal aurrekontuetan txertatu: azaroa
  • Prozesuaren itzulketa, ebaluazioa eta jarraipena: abendua

Prozesuan aurrera egin ahala, datak zehaztuko dira.