Haurren jolas parke bat estaltzea: Ugarkalde auzokoa

Haurren jolas parke bat kanpoko karpa edo toldo batekin estaltzea du helburu proposamen honek. Aterpeak euri eta eguzkitik babestuko luke, eguraldiaren menpe egon gabe jolas egitea ahalbidetuz. Proposamenak jasotzeko fasean 2 jolas parke iradoki zituzten herritarrek: Ugarkaldekoa eta San Martingoa. Hauen artetik, bakarra aukeratu behar da. Ezin dira biak bozkatu.

Proiektu aurrekontua
118.000 € jolas parkeko
Gaia
  • Aisialdia-Kirola
  • Ekipamenduak
  • Haurrak
  • Jolas parkeak

Ezaugarriak

Oharra:

Aukera hau hautatzen baduzu, Ugarkaldeko jolas parkea estaltzeari ematen diozu botua.