Erabilera publikoko komun irisgarriak jartzea: Ugarkalden

Udalerriko bi tokitan bere kasa garbitzen den eta irisgarria den komuna instalatzean datza. Proposamenak jasotzeko fasean 6 gune iradoki zituzten herritarrek: Ugarkalde, Kalegoiena, Otadui Zuhaiztia, San Pedro eta Olate arteko bidea, San Pedro eta Madalena arteko bidea eta Olabarrieta eta Asentzio arteko bidean. 6 toki posibleen artetik, gehienez 2 aukeratu behar dira.

Proiektu aurrekontua
55.000 € komun bakoitza
Gaia
  • Bidegorriak
  • Ekipamenduak
  • Komunak
  • Oinezkoak

Argazkiaren autorea: Lorke. 

Ezaugarriak

Oharra:

Aukera hau hautatzen baduzu, komuna Ugarkalden jartzeari ematen diozu botoa.