Herritarrendako eskaintza
Ikastetxeei zuzendutako eskaintza zabalaz gain, Oñatiko Natur Eskolak herritarrei bideratutako jarduerak eta ekitaldiak ere antolatzen ditu urtean zehar.

Urtero, Otsaila bukaeran Ingurumen Jardunaldiak antolatzen ditugu jarduera anitzekin: Ingurumenean adituak diren hizlariek eskainitako hitzaldiak, erakusketak, zine emanaldiak, irteerak… eta baita Zuhaitz Azoka eta Zuhaitz Eguna ere.
Urrian Ibailagun, ura eta erreka astea antolatzen dugu. Bertan bideo emanaldiak, erakusketak, hitzaldiak, irteerak eta erreka garbiketa eguna egiten ditugu.
Honez gain, herriko elkarte eta taldeekin elkarlanean ekintza puntual ugari ere antolatzen ditugu.