Zumeltzegi dorrerako bidea itxi egingo da bihar goizean, lanak egiteko
2022/05/09

Argi puntu berri bat jartzeko obra zibila egingo da
Zumeltzegi dorrerako bidean dauden semaforoen artean bi farola besterik ez daude. Hirugarren bat jarriko da baina aurrez argindar puntua jartzeko prestaketa lanak, obra zibila egin behar da. Udal brigadako langileek egingo dute lana bihar goizean. Bidea estua denez dorrerako bidea trafikorako itxi egingo da, lanak egin bitartean . Lanak goizean zehar egitea aurreikusten da eta ondorioz, Torretxebarri, Zumeltzegi dorrea edo inguruko etxeetara joateko Errekaldetik gora joan beharko dutela ibilgailuek.
Bihar argi puntu berria jartzeko aurreko lanak, obra zibila egingo da eta farola bera hilabeteko tartean jartzea aurreikusten da, aurrez materiala eskuratu behar dutelako.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!