Oñatiko udala

Eltzian ikasgela bat egokitzeko lanei buruz arituko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2026/11/19
Card image cap
Emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzua kontratatzea ere aztertuko da

  Ikasgelak Sancti Spiritus unibertsitatean egokitzea zen Udalaren lehen asmoa baina bertako lanak luzatzen ari direla ikusita, Eltzian ikasgela bat prestatzea erabaki da. Horretarako proiektua Aitziber Izura arkitekto teknikoari eskatu zitzaion eta horren arabera egingo dira lanak. Eltzian ikasgela bat egokitzeko lanetarako 271 mila euro beharko direla kalkulatu da eta kopuru hori jaso da lanen lizitaziorako oinarrizko aurrekontu moduan. Esleipen irizpide nagusia enpresen eskaintza ekonomikoa izango da , % 75a, baina berme epea luzatzea, egikaritza epea murriztea eta berdintasuna ere kontutan hartuko dira.

  Eltzian ikasgela bat egokitzeko lanak onartzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean eta emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzua kontratatzea ere bai. Emakumeen Etxeko zerbitzuen baitan jasotzen da aholkularitza juridikoarena. Zerbitzu hau ez da berria gurean eta aurreko ikasturteetan izan duen erabilpena positiboki baloratu ondoren 2026-2027 ikasturtean Emakumeen Etxean txertatzea erabaki zen, esan bezala. Kokapena kontutan hartuta, gainera, zerbitzuaren erabilera handitu eta erabiltzaileen profila zabaldu daitekela aurreikusten da. Aurtengoa probarako urte moduan planteatzen du Berdintasuna udal departamentuak eta ondoren eman beharko dira zerbitzua egonkortzeko urratsak. Hori gogoan, herrian ibilbidea eta esperientzia izatea premiazkotzat jo da eta Irule zerbitzu juridiko eta psikosoziala enpresari kontratua eskaintzea erabaki zen. Eskaintza onartu duela jakinaraziko zaio gobernu taldeari arratsaldeko bileran.

  Bestelakoan, diru kontuak hizpide izango dira gaurko bileran: jai nagusien antolakuntzan zein hainbat auzotako jaietan aritu diren taldeek aurkeztutako kontu zuriketak aztertuko dira eta baita ere, Mikel Goiaingeruaren Parrokiak jaso zuen udal dirulaguntzaren inguruko zuriketa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!