Oñatiko udala

Trafiko kontrolak egiten ari da udaltzaingoa

2026/11/19
Card image cap
AIT-ITV eta dokumentazio kontrol prebentiboak egiten ari dira

  Aldian-aldian egiten dituzte udaltzainek era honetako prebentzio kontrolak, zirkulazio araudiek zehazten dituzten segurtasun eta identifikazio neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Astean, dokumentazio kontrolak jarri dira Bidebarrieta kalean, udaltzaingoaren atzealdeko errotondan, eta Lizaur kalean. Dokumentazioa eskatzen dute, bai gidariarena zein ibilgailuarena eta AIT-ITV errebisioak egunean dauden ikusten dute. Era honetako kontrolak ohikoak diren arren, udaltzainek, tokian tokiko baliabideen arabera egiten dituzte, noizbehinka.

  Azkenaldian gurean gertatu diren hainbat istriputan autoek ibilgailuen azterketa teknikoa eguneratu gabe zutenaz ohartu dira eta zenbaitetan gidariak, motorrak bai baina kotxeak gidatzeko baimenik ere ez zuela ere ikusi dute udaltzainak. Halakoetan isun ekonomikoa jasotzen du gidariak. Dena den, egun hauetan gurean egiten ari diren dokumentazio kontrolen helburua ez da isunak edo zigorrak jartzea, udaltzainen esanetan, baizik eta autoaren egoera eta eraman beharreko dokumentazioa egoki izatea, errepide nagusitan bezala baita herri barrukoetan ere, nahiz eta desplazamendu motzagoak egin. Alde horretatik, sarritan lan pedagogikoa egitea tokatzen zaiela adierazi dute. Astean Bidebarrieta eta Lizaur kaleetan jarri diren kontroletan geratu diren autoetako lautan gidariak ez zeukan gida-baimena gainean eta halakoa beti eraman behar dela gogorarazi zieten.

  Datozen egunetan ere halako kontrol gehiago jarri daiteke herri barruko errepideetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!