Zuhaitz Egunean erdiguneko arbolak identifikatuko dira
Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien baitan, Zuhaitz Egunak eta zuhaitz landaketak egin dira urteetan. Auzolanean eta bereziki haurren parte hartzearekin ehundaka zuhaitz landatu dira, herrigunean nagusiki baina baita landa auzoetan ere. Aurten proposamen berria zabaldu da, erdiguneko zuhaitzak identifikatuko dira eta herriguneko zuhaitzen mapa osatu da. Ekintzak pedagogia eta sentsibilizazioa uztartuko ditu, herrian ditugun zuhaitzak ezagutu, aniztasuna baloratu eta duten garrantziaz jabetzeko aukera emango baitu. Haurrak eta helduak parte hartzera gonbidatzen dira, beste urte batez. Hitzordua plazan egin da, igandean, 10:00etan.
Erdiguneko lorategi zein parkeetan dauden zuhaitzak identifikatu eta erregistratu egingo dira; zuhaitzen izenak eta kokapena jasoko da, iNaturalist izeneko aplikazioa erabilita. Beraz, posible dutenei iNaturalist app-a mugikorrean deskargatuta eramatea eskatzen da. Bestela, momentuan Natur Eskolako lantaldearen laguntzarekin deskargatu ahal izango dute.
Igande goizean egingo den Zuhaitz Egun berezi horretan parte hartzeko gonbidapena ikastetxeen bitartez zabaldu du Natur Eskolak, baina, helduei ere bertaratzeko deia egiten zaie.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!