Oñatiko udala

Zubikoa kiroldegiko eguzki instalazio fotovoltaikoa handitzeko lanen kontratua sinatu berri da

2025/10/27
Card image cap
Ekilor Energias Renovables enpresak egingo ditu lanak, ia 55.000 eurotan

  Beste era barera esanda, udalak zehaztutako gehienezko prezioa ia 13.000 eurotan merkatuta sinatu da lanen kontratua. Lanak egiteko 3 hilabeteko epea dago baina berehalakoan hastea aurreikusten da. Esleipen prozesura bi enpresa aurkeztu ziren eta eskaintza ekonomikoa, berme epearen luzatze proposamena, arreta zerbitzuaren arintasuna eta mantenimendu maiztasuna baloratuta, puntu gehien lortu duen Ekilor Energías Renovables enpresaren aldeko erabakia hartu da. Lanak EKITERMIK enpresak idatzi zuen exekuzio proiektuaren arabera egin beharko dira eta iaz jarri zen 125.12 kwp-ko potentziadun instalazioa osatuko du. Instalazio berriak 55,68 kwp-ko potentzia izango du eta kantxa urdinaren teilatuan jarriko da. Bertan badira 104 panel fotovoltaiko eta berrantolatu egin beharko dira plaka berrientzako lekua egiteko.

  Zubikoa kiroldegiko teilatuan sarera konektatutako autokontsumorako eguzki planta fotovoltaikoa egin zuen Udalak, iaz eta instalazio fotovoltaikoa handitzeko aukera ikusi da eta efizientzia energetiko handitze aldera, plaka berriak hornitu eta instalatzeko kontratua sinatu berri da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!