Zubikoa kiroldegiko eguzki instalazio fotovoltaikoa handitzeko lanak esleipenera atera ditu Udalak

Zubikoa kiroldegiko teilatuan sarera konektatutako autokontsumorako eguzki planta fotovoltaikoa egin zuen Udalak, iaz. Instalazio fotovoltaikoa handitzeko aukera ikusi da eta efizientzia energetiko handitze aldera, plaka berriak hornitu eta instalatzeko deialdia zabaldu da.
Lanak EKITERMIK enpresak idatzi zuen exekuzio proiektuaren arabera egin beharko dira eta iaz jarri zen 125.12 kwp-ko potentziadun instalazioa osatu beharko du. Instalazio berriak 55,68 kwp-ko potentzia izango du eta kantxa urdinaren teilatuan jarriko da. Bertan badira 104 panel fotovoltaiko eta berrantolatu egin beharko dira plaka berrientzako lekua egiteko.
Eguzki instalazio fotovoltaikoa handitzeko materiala hornitu eta lanak egiteko epea hiru hilabetekoa da eta 67.879 euroko aurrekontua du. Hori da kontratazio oinarrietan zehaztu diren denbora eta kostu mugak. Hobekuntzak proposatzen dituzten eskaintzak bereziki sarituko dira; lau dira lizitaziorako irizpideak: eskaintza ekonomikoa 60 puntuz baloratuko da, berme epea luzatzeak eta mantenu eta erosketa ondorengo zerbitzuak 15 puntu emango ditu eta lanen memoria teknikoak beste 20 puntu. Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 1era arte.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!