Pentsionistak Madrilera joango dira pentsio publikoak defendatzera

Euskal Herriko Pentsionistek Mugimenduak eta estatuko beste hainbat elkartek antolatu dute Madrilgo manifestazio bateratua, datorren ostiralerako. Gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldataren parera jasotzea izango da eskaera nagusia baina beste aldarrikapen batzuk ere entzungo dira Madrilgo kaleetan: genero arrakalarekin amaitzea, gizarte segurantzaren kontuak auditatzea eta pentsioen pribatizazioari, gerrari eta armatzeari ezetza. Hego Euskal Herritik lau autobus antolatu dira eta horietako bat Gipuzkoan betetzea aurreikusten dute. Interesa duten oñatiarrrek asteleheneko elkarretaratzean eman ahal izango dute izena. Egun berean egingo da joan-etorriko bidaia.
Estatuko pentsionisten manifestazio bateratuak ez dira berriak Madrilen, nahiz eta azken hilabeteetan ez diren egin. Nekeza da jendea Madrileraino eramatea eta lurralde edo autonomia erkidegoko mobilizazioak lehenetsi dira azkenaldian.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!