Bularreko minbizia ez da arrosa aldarrikatuko da plazan, domekan

Bularreko minbizia osasun publikoko arazo larria dela eta iaz, estatuan, 6.604 pertsona hil zituela azalerazi nahi du Izan iñurri elkarteak kalera irtenda. Urtetik urtera gehituz doaz diagnostikatutako kasuak, are gehiago, gero eta emakume gazteagoetan atzematen direla erakusten dute estatistikek. Espainiako Onkologia Medikoko Elkarteak ohartarazi du, datozen bi hamarkadetan minbiziaren intzidentzia %60ko igoera izatera iritsi daitekeela, % 77koa, 20250ean. Aurreikuspen horiek eskutan, benetako ikerketa, arreta integrala, berdintasuna osasun publikoan, pinkwhasing-arekin amaitzea eta gaixotzen gaituzten substantziak debekatzeko neurri politikoak eskatzen dira. Izan iñurri elkarteak Bilbon eta Donostian elkartzeko deia zabaldu du eta Debagoienean, Oñatin. Igande eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea egingo da plazan Bularrekko minbizia ez da arrosa lelopean.
Hainbat eskaera eta aldarrikapen egingo dira igandean; bularreko minbizia beti ez dela sendatzen eta lauzpabost urteko bizi-itxaropena duen bularreko minbizi metastasikoa bereziki gogoan hartuko da, esaterako. Orokorrean ez ezik, diagnostiko honetara bideratutako finantzaketa zuzen eta handiagoa eskatuko da. Bularreko minbiziak bigarren mailako ondorio anitz dituela eta, horiek kontutan hartuko dituen arreta integrala eskatuko da; fisioterapia, nutrizioa, ginekologia espezializatua, sexologia eta osasun mentala barne hartzen dituzten unitateak eskatuko dira, osasun publikoan. Eta sare publiko hori indartzea aldarrikatuko da, bereziki, gaur egun, gaixoaren baliabide ekonomia egoera erabakigarria baita, zoritxarrez. Emakume askok proba pribatuak ordaintzen dituzte diagnostiko goiztiarra lortu edo osasun publikoak oraindik finantzatzen ez dituen tratamendu berritzaileak jaso ahal izateko. Horrek, desberdintasun nabarmenak sortzen dituela azpimarratuko da igandeko agerraldietan. Era berean, bularreko minbizia publizitate-tresna gisa erabiltzea, hau da, pinkwhashing-a deritzona salatuko da. eta gaixotzen gaituzten susbstantzia toxiko eta kantzerigenoen debekua eskatuko da. Izan iñurri elkarteak igandera begira osatu duen idatzian Andaluzian bularreko minbiziaren baheketan izandako hutsei ere erreferentzia egin nahi izan die, halakoak inolaz ere ezin direla justifikatu eta erantzukizunak hartu daitezela eta halakoak errepikatu ez daitezen benetako neurriak hartzea eskatuko dute.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!