Zubibarri kalea trafikorako itxita dago, ur ihes baten konponketa dela eta

Gipuzkoako Urak enpresa ari da Zubibarri kalean lanean, antzeman zuten ur-ihesa konpontzen. Asteazkenean hasi ziren, errepidearen alde bakar bat okupatuz, baina matxura pentsatu baino handiagoa da, nonbait, eta kalea alderik alde ireki beharra izan dute, trafikorako itxiz. Ondorioz, goizeko lehen orduan Ultzegin kaletik barrena hurbildu diren ibilgailuak Ramon Irizarretik Atzeko kalera desbideratu dituzte, baina eguerdiaz geroztik, Errementari plazatik gora Bidebarrietara bideratzen dira. Baina, zuzenean, San Juan kaleko sarrera erabiltzea gomendatzen da udaltzaingotik.
Lanak noiz amaituko diren zehazterik ez dago, baina, gutxienez, asteazkenera arte luzatuko direla aurreikusten da, ondorioz, ordura arte, Zubibarri kalea trafikorako itxita mantenduko da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!