Zortzi lan aurkeztu dira “ez jaiak” kartel lehiaketara
Jairik gabeko bigarren urte hau nola bizi duten irudikatzea eskatzen zuen kartel lehiaketara zortzi lan aurkeztu dira. Epea, atzo, 20:00tan amaitu zen eta lanak ikusgai daude jada udaleko web atarian. Ikusgai eta bozkagai, gustuko kartelaren alde bozka emateko aukera baitago irailaren 23ra arte. www.oñati.eus atarian egokitu da bozkatzeko bidea.
Txatxikuak protagonista izaten jarraitzen du, kartel gehienetan agertzen baita, baina musukoek ere leku esanguratsua hartu du, bizi dugun osasun egoera lekuko. Biak uztartuz, musuko batez egindako txantxikuaren jaitsiera, musukoa eskuetan daraman txantxiku super-heroia, udaletxe aurrealdeko estolda batetik irteten den txantxiku musukoduna edota jaixak hitza ezabatuta duen txantxikua irudikatzen dute lehiaketara aurkeztutako lau kartelek. Txantxikua etxean dagoen bitartean kanpoan musika irudiak erakusten dituen lana, eskuak garbitzen ari denaren pareko ispiluan txantxikuaren jaitsieraren irudia azaltzen duena, atzean utzitakotik ikasiz aurrera begira dagoen txantxikua eta mahaiak irudikatzen dituzten kolore tanten bueltan 2-3 edo 4 lagun azaltzen dituena dira aukeran dauden beste lau kartelak. Guztiak, esan bezala, udaleko web atarian ikusi eta bozkatu daitezke.
Irabazleak 500€-ko saria jasoko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!