Oñatiko udala

Kale garbiketa zerbitzuaren lan-antolaketa hobetzeko azterketa eta diru kontuak nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2026/10/22
Card image cap
9 puntuko gai zerrenda prestatu da

  Oñatiko kale garbiketa zerbitzuaren lan-antolaketa hobetzeko azterketa kontratatu nahi du Udalak. Azterketarako garbitu beharreko guneak inbentariatu eta sailkatu beharko dira; lan moten denborak neurtu, lan-karga gunez gune, ibilbidez ibilbide eta lan-eremuz eremu kalkulatu; egungo banaketarekin alderatu eta lan-antolaketa berrikusteko proposamena egin beharko da. Lau enpresetara jo da azterketa lan hau eskatuz eta Siadecok egindako eskaintza lehenetsi da, ikerketa aplikatuan, landa-lanaren antolaketan, datuen tratamenduan eta udal zerbitzuen diagnostikoan esperientzia duen lantaldea proposatu duelako. Baina kontrataziorako azken hitza udal gobernu taldeak dauka eta horixe da arratsaldeko bileran aztertuko dutena. Siadecoren eskaintzak lana 14.253 (+BEZ) eurotan egitea jasotzen du.

  Bestelako diru kontu batzuk ere azalduko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean: bederatzi auzo jai-elkarteren dirulaguntza eskaera eta garapenaren aldeko lankidetza dirulaguntzak, besteak beste. Auzo jaiak pasata egindako gastuen berri eman diote 9 jai elkartek udalari eta likidazio horren arabera udalak agindutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea eskatzen dute. Garapenerako dirulaguntzei dagokienean, berriz, Oñatin bertan sentsibilizazio jardueretarako atalean EREI Elkartasunerako elkarteak bideratutako eskaera eta larrialdietarako laguntzen atalean Hotz Oñatik bideratutako aztertuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!