Oñatiko udala

Murgialdai txakolindegiko Aritz Galdosek Baccus saria jaso du

2026/10/22
Card image cap
Ardoaren kultura zabaltzeko egindako lanaren aitortza da aurtengo saria

  Donostiako Viniapolis ardandegiak urtero ematen duen saria da Baccus, eta urteetan erabateko dedikazioa izan duen eta ardoaren mundua modu berezian zabaldu duen pertsonari ematen zaio. Aurtengoa 27. Baccus saria izan da eta Murgialdai txakolindegiko Aritz Galdosi eman zaio, astean.

  Aipamen zaharren arabera, mahastia Murgialdai baserriko oinarrietako bat izan da gutxienez 1850. urtetik aurrera. Jatorriz, autokontsumorako zen, denborarekin, esne behien osagarri bilakatu zelarik. Egun, Galdos familiaren proiektuak mahastizaintza eta ardogintzaren tradizioa berreskuratu du, kalitatean eta jasangarritasunean oinarritutako ardo bereziak ekoitziz. Guztira 4 hektarea hartzen duten mahastien kokapena, lurra, klima eta familiakoen lana, erabakigarriak dira Murgialdain ekoizten duten ardoaren kalitatean. Mahastigintza eta txakolina berreskuratzeko egindako ahalegina eta lana aitortuz eman zaio XXVII. Baccus saria Aritz Galdosi eta Mugialdai txakolinari.

  Baccus saria aurrez jasoa dute, Rekondo jatetxeko Txomin Rekondok, Arzak jatetxeko Mariano Rodríguezek, Zuberoa jatetxeko Eusebio Arbelaitzek, Josema Azpeitia sukaldaritza kritikoak, Irizar sukaldaritza eskolako Luis Irizarrek, Etxeberria jatetxeko Marta Zubizarretak edota Jesus Mari Satrustegik, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!