Zoladura duten bide publikoen behin betiko zerrenda argitaratu da

2015/06/23
Card image cap
Maiatzaren 21eko Osoko Bilkuran onartu zenez, Oñatiko Udaleko Ondasunen Inbentarioan hormigoitu edo asfaltatutako 139 bide jaso dira

  Pasa den ostiralean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak zoladura duten Oñatiko Udaleko bide publikoen behin betiko zerrenda. Oñatin, guztira, era honetako 139 bide identifikatu eta zenbatu dira.

  Udalak beti izan du bere jabetzako ondasunen inbentarioa ahalik eta modu osatuenean izateko asmoa. Hala, , Sendo S.L. etxea kontratatu zuen udalerriko bide publikoak zeintzuk diren zehazteko. Gutxienez, zoladura dutenak zeintzuk diren zehazteko. Enpresaren lanaren aurrerapena jendaurrean erakusgai egon zen 2014ko otsailaren 10etik martxoaren 10era eta epe horretan zenbait alegazio jaso ziren. Alegazio horiek aztertu eta banaka erabaki ondoren jakinarazi zitzaien erantzuna alegazio egileei. Hori horrela, maiatzaren 21eko Osoko Bilkuran onartu zen Oñatiko udalerriko landa-bide publiko nagusien azterketa izeneko inbentarioa eta pasa den ostiraleko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kaleratu zen behin betiko zerrenda ofiziala.

  Udalaren ondasunen inbentarioa oso zabala da. Bide publikoen atalean, esaterako, ezaugarri ezberdineko bideak bereizten dira, tartean, hormigoitu edo afaltatutako auzo eta baserri bide publikoak. Bide batek asfaltatzeko diru-laguntza jaso izateak bide hori publiko bihurtzen du eta udal jabariko bideen inbentarioan sartzea ekarri du, nahiz eta, halakoek batzuetan eztabaidak sortu ditu. Era berean, inbentariotik kanpo utzi dira, urbanizatu gabeko gurdibideak nahiz eta jabari publikoa dutenak izan daitezkeen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!