Oñatiko udala

Udaberriko loreak lorategi alboan uzten ari dira herritarrek har ditzaten

2026/11/10
Card image cap
Lore aldaketa egiten hasi dira lorezainak, udaberrikoak kendu eta negukoak sartuz

  2025eko azaroan lehen aldiz eskaini zitzaien herritarrei lorategietako loreak etxera eramateko aukera, udaberri-udakoak kendu baitziren negukoak sartzeko. Ordutik errepikatu egin da, urtean birritan, ekimenak izan zuen harrera ona ikusita. Udan edota neguan irauten duten landareak lorategien ondoan uzten dira, herritarren eskura; landareak aprobetxatzeko oharrak ere jartzen dituzte lorezainek. Begoniak eta alegriak sartu ziren udaberrian, beste hainbat landarerekin batera, eta iraun duten aleak dira herritarrek etxera eraman ditzaketenak. eskura jartzen ari direnak.

  Landareak hartu, lorontzietan edo beste lursailen batean sartu eta bizirik mantentzea da ekimenaren helburua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!