Oñatiko udala

Zenbakidun plakak jartzen ari dira herriko faroletan, identifikazioa erraztu eta matxuren konponketa arintzeko

2025/11/11
Card image cap
Aluminiozko 1.726 plaka eskuratu dira

  Argiteria publikoa osatzen duten farola asko dago herrian. Bakarren baten matxura edo bestelako gorabeheraren bat adierazi behar denean, kokapenaren inguruko azalpen ugari eman behar dira eta beti ez da asmatzen. Identifikazioa eta lokalizazioa errazteko bide baten bila, farola bakoitza zenbakitzea erabaki zen. Hurrengo pausoa, berriz, zenbaki horiek adieraziko dituzten plakak eskuratzea izan zen. Hala, Elgoibarko Marcajes Telleria enpresara jo zen, plaka bila.

  Udal logoa eta farola identifikatzeko zenbakia daramaten 1.726 plaka egin dira. 14x4 zentimetroko neurria duten aluminiozko plakak dira, malguak, farola bakoitzera moldatu ahal izateko. Txapak hiru bat metroko altueran jartzen ari dira, inoren eskuetatik urrun baina lurretik ikusteko moduan. Uztaila amaieran egin zen plakek eskaera eta udal brigadako langileak asteak daramatzate jada plaka horiek, han eta hemen jartzen.
Herriko farolak identifikatzeko bakoitzari dagokion kodea duen zenbakidun plaken hornidurak, ia 6.000 euroko kostua izan du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!