Zehar errefuxiatuak elkartearen aldeko material bilketa egingo da Txantxiku ikastolan, bihar
Txantxiku ikastolako ikasleak gizarte eta elkartasuna proiektua landu dute ikasturtearen lehen hiruhilekoan. Horren baitan Larraña etxea kudeatzen duen Zehar errefuxiatuak elkartearekin harremanetan jarri ziren eta bertako egoiliarrek dituzten beharrak ezagutu dituzte, besteak beste. Arropa, eskola materiala edota jostailuak behar dituztela jakitun, horiek batzeko bilketa solidarioa antolatu dute biharko. Konkretuki, neguko arropa, eskola materiala, txanketak, aterkiak, jostailu eta liburuak jasoko dira; arropari dagokionean, bereziki gizonezkoen tamainakoak behar direla aipatu dute ikastolatik, arropa eta zapatak. Materiala, Txantxiku ikastolako bigaren hezkuntzako eraikinaren sarrerakoan utzi ahal izango da, bihar, 8:45etatik 12: 45etara eta 14:30etatik 16:30etara. Ordu tarte horretan joaterik ez duenak, ikastolako irakasleren batekin harremanetan jarrita ekarpena egin ahal izango du.
Ez da lehen aldia Txantxiku ikastolan material bilketa solidarioa egiten dutela. Lehenago ere, Sahara edota Irungo harrera sarera bideratu den materiala jaso izan dute. Oraingoan, ordea, ekimena DBH3. mailako ikasleena izan da Ekarpen txikiña, eragin haundixa elkartasun proiektuaren baitan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!