Oñatiko udala

Zegama-Aizkorri mendi-maratoirako hiru dortsal zozkatuko ditu Udalak

2026/03/10
Card image cap
Aurre-inskripzioa bete zuten 40 herritarren artean egingo da, bihar arratsaldean

  Zegama-Aizkorri lasterketarako hiru dortsal eskuratu ditu Udalak, garraio eta logistika aldetik ematen duen laguntza eskertuz. Dortsal horiek aurre-inskripzioa egin baina plaza lortu ez duten 40 herritarren artean zozkatuko dira, bihar arratsaldean, 18:00etan, udaletxek areto nagusian. Zozketa irekia izango da eta interesa duen edonork bertaratu ahal izango du. Ez da lehen aldia Udalak eskertza dortsalak jaso eta herritarren artean zozkatzen dituela. Urtetik urtera, baina, gehituz joan dira eta lehenengo urtean dortsal bat izan bazen, iaz bi eskuratu ziren eta aurten hiru, aipatu bezala.

  Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 17an egingo da eta bi herritarrek badute jada dortsala: Malen Osak eta Xabi Letek. Iazko lasterketan lortutako denborari esker antolakuntzak gordetako dortsalak eskuratu dituzte. Beste bi oñatiarrek, Aitor Antonek eta Oxel Blazquezek, kilometro bertikalean parte hartzeko dortsala eskuratu zuten zozketaz. Bihar arratsaldean, beste hiru herritarrek Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko txartela jasoko dute, udalak eskuratutako dortsalen zozketatik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!