Zaintzari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du Udaleko Berdintasun departamentuak

2023/11/03
Card image cap
“Zaintza sistema hankaz gora” izenburupean dator hiru hitzaldiko zikloa

  Zaintza oinarri nagusi izanik ere, hiru ikuspuntu ezberdinetatik jorratuko da. Lehenean, bizitzak erdigunean jartzeko proposamena landuko da eta ekonomia feministaren oinarriak azalduko dira. Emagin elkarteko Miren Arangurenek emango du lehen hitzaldi hori, astelehenean, azaroaren 6an. Bigarren hitzaldia ostegunerako, azaroaren 9rako antolatu da eta zahartzearen gaia jorratuko da. XXI. mendeko ereduak eta erronkak aztertuko dituzte Matia fundazioko kide diren Nerea Exanizek eta Nerea Almazanek. Hirugarren hitzaldian berriz, fokua zaintzaileen eskubideetan jarriko da eta Zaintza, zein preziotan? galderari erantzungo dio Trabajadoras no demesticadas kolektiboko Liz Quintanak. Azken hitzaldi hau azaroaren 15ean izango da. Hirurak 18:00etan hasiko dira eta Eltziako hirugarren solairuko gelan izango dira.

  Zaintza sistema hankaz gora hitzaldi zikloa herritar ororentzat da eta haurren zaintza oztopo bihurtu ez dadin, zaintza zerbitzua eskaini du Berdintasuna departamentuak. Hori bai, eskatu egin behar da posta elektronikoz mezua bidalita (berdintasuna@onati.eus).

  Azaroaren 30erako greba orokor feminista deituta dago, bizitzak erdigunera ekarri eta zaintza sistema publiko-komunitario baten alde. Kontzeptuak argitu eta eztabaidatzeko foro bihurtu liteke zaintza sistemaren inguruko hitzaldi ziklo hau.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!