Oñargik zortzi orduko argi mozketa egingo du San Lorentzon, ostegunetik ostiralerako gauean
San Lorentzo II Transformazio zentroko kabinak ordezkatu behar ditu Oñargik. Lana gauez egitea erabaki da, beharrezkoa den argindar etenaren ondorioak mugatu aldera. Kontu egin behar baita San Lorentzo auzoko 32 bebarruri eragingo diola eta zortzi orduko etena izango dela. Argindar etena ostegunetik ostiralerako gauean egitea erabaki da, konkretuki, ostegunean, gaueko 23:00etatik hurrengo eguneko goizeko 7:00ak bitartean. Lanek, San Lorentzo auzoa erdiz erdi banatzen duen errepidez goialdera dauden eraikinei eragingo die: 28, 32, 33, 34, 35, 37, 38, 39, 42, 43, 44, 45, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66 eta 67 zenbakidun eraikinei. Argi-mozketaren berri ematen duten oharrak banatu dira etena izango duten etxeetara.
Oñargik argindar hornidura sarean hobekuntza lanak egiten jarraitzen du, ustekabeko matxura eta argindar mozketak saihesteko helburuz. Horrelakoetan egin ohi denez, argia, lanak amaitu ahala eta aurrez abisurik gabe emango dela jakinarazi du enpresak. Era berean, ostegunetik ostiralerako gauean aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!