Uztailaren 8ra arteko epea eman da ondasun higiezinen zerga ordaintzeko

2022/06/16
Card image cap
Jakinarazpen gutunak bidaliko dira gaur-bihar bitarte

  Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren ondasun higiezinen zerga. Aurten halakoaren 11.244 ordainagiri bideratu ditu Udalak, hiri-lur nahiz landa-lur higiezinak kontutan hartuta. Dagokien zergaren ordainketa egina dute gehienek, helbideratuta dutelako eta kargua ekainaren 4an egin zelako, baina 520ren bat jabek ordaintzeko du oraindik. Horiei zuzenduta gogorarazte gutunak prestatu dira borondatezko ordainketa epea uztailaren 8ra arte luzatu dela jakinaraziz. Epea beteta, zordunak, gainkargua aplikatuta ordaindu beharko du. Gaur-bihar bitarte bidaliko dira aipatu gutun horiek.

  Ohikoa da halako gogorarazte gutunak bidaltzea. Udal tasa edo zergak ordaintzeko borondatezko epea betetzear dagoenean zergadunen errolda errebisatzen da eta oraindik ordaindu ez direnei ohartarazpena bidaltzen zaie. Kasu honetan gainera, ekainaren 30an amaitzen zen lehen epea beste zortzi egunez luzatu dela adieraziko zaie.

  Ondasun higiezinen gaineko zerga honen kobrantzatik 2.521.000 euroko jasoko ditu aurten Udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!