Oñatiko udala

Ordu aldaketa izango da asteburuan

2026/03/27
Card image cap
Domeka goizaldeko ordu bietan hirurak jarri beharko dira

  Urtean zehar egiten diren bi ordu aldaketen lehena gauzatuko da asteburuan, zapatutik domekako gauean. Domekan, goizaldeko ordu bietan ordubete aurreratu beharko ditugu erlojuak. Horrela, ordu bietan, hirurak izango dira eta ondorioz, domekak ordubete gutxiago, 23 ordu, izango du. Udako ordutegia urriko azken asteburura arte, urriaren 25era arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!