Oñatiko udala

Eltzia Eguna ospatuko da apirilaren 18an

2026/03/27
Card image cap
Hamar urteko ibilbidea egin du Eltziak, hasierako komunitate izaerari eutsiz

  Herriko 25 taldek osatzen duten egun Eltzia komunitatea, horietako bat musika taldeak batzen dituen ZaiZoiBele taldea dela kontutan hartuta. Guztira, beraz, 500ne bat lagun biltzen dira Eltzia eraikinean, eguneroko mugimendua oso aktiboa delarik. Datu horiek Eltzia Koordinazio taldeko eta udaleko ordezkariek atzo arratsaldean egindako agerraldian eman ziren. Data zehatzik ez badago ere, Eltziak dagoeneko hamar urteko ibilbidea egin duela eta bide honen parte izan direnei aitortza egiteko aprobetxatu gura zela adierazi zen agerraldian. Gainera, urtarriletik bertan lanean ari den dinamizatzailea aurkeztu eta apirilaren 18an ospatuko den Eltzia Egunaren iragarri zen.

  Ilusio, lan eta energia handiak bat egin zuten Eltzia prozesua eta eraikina martxan jartzeko eta ilusio, lan eta energia horrek gaur egun jarraipena duela aipatu zuen Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko batzordeburu Anik Zubizarretak. Eltzia komunitatetik eta kominitatearentzat sortu zen proiektua dela azpimarratu zuen. Anik Zubizarreta: Komunitate ikuspegi batetik herriko elkarte, talde eta kolektiboek beraien jarduna garatu, partekatu, elkarlanean aritu eta saretzea posible egiteko baldintzak eta aukerak arakatzen jarraitzen du Eltziak eta GUan konprometutako proiektua izaten jarraitzen du. 

  Eltziak gauzak egiteko beste modu batzuk badaudela erakutsi duela ere esan zuen. Lankidetza publiko-sozialaren esparruan kokatzen da eta egun, Udalaren eta Eltzia, herri-sormenaren etxea elkarte soziokulturala Elkarteak lankidetza hitzarmena dute, espazioaren lagapena eta kudeaketa ahalbidetzen duela. Azkena 2023an sinatu zen, lau urtetarako. Dokumentu honen jasotzen du bi aldeen konpromisoa eta betebehar eta eskubideak.

  Egun bi talde arduratzen dira Eltziako egunerokoaz: Eltziako Koordinazio Taldea eta mantenu taldea. Unean uneko beharrei erantzuten saiatzen dira eta horren haritik dinamizatzailearen figura sortzea erabaki zuten. Urtarrilaz geroztik Eneko Ibabe da Eltziako dinamizatzailea da eta berak aurkeztu zuen apirilaren 18an ospatuko den Eltzia Eguneko egitaraua: Goizean, yoga saioa egingo da eta bafle poteoa ondoren, auzoko tabernetan zehar. 14:30ak aldera bazkaria eta, ostean, Lagun Lekun dinamizatutako bingoa. 18:00etan, berriz, Zentzu Okerrak taldeak joko du. Ekitaldi guztiak irekiak izango dira, eltziakideentzat zein beste herritarrentzat. Bazkarirako txartelak ostiralean jarriko dira salgai.

  Eltziako eta Udaleko ordezkariek egindako prentsa agerraldian 10 urte luze hauetan Eltziara batu diren eta oraindik hor dihardutenei aitortza egin nahi izan zitzaien, egindako lana balorean jarriz eta Eltziak hasieratik izan zuen komunitate izaera horri eusten diola azpimarratuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!