Ustez oxigeno faltak eraginda hainbat arrain hilda agertu ziren errekan, Olaiturri inguruan
2026/09/08
Herritar bateek eman zuen hilda zeuden arrainen abisua udaltzaingoan atzo goizean eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Urak-eko teknikariekin jarri ziren harremanetan. Hauek goiz osoa eman zuten Oñatin, errekan, hainbat tartetan, ur laginak hartu eta aztertzen. Arrainak oxigeno faltagatik hil zirela uste dute adituek, alegia, errekak daraman ur gutxik eta eguraldi beroak eragindako oxigeno faltagatik. Ez dute isuri toxikorik antzeman, ez behitzat begi bistaz. Dena den, hartutako laginak sakonago aztertu eta dagokion txostena osatuko dute, udaltzaingora bidaliz. Ur laginak ez ezik, hildako hainbat arrain ere eraman zituzten ikertzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!