Oñatiko udala

Urtetan Natran iturgin aritu zen langile baten heriotza amiantoak eragin zuela dioen ebazpenaren kontrako errekurtsoa jarri du Mutualiak

2025/11/07
Card image cap
ASVIAMIEren elkarretaratzea, ekainean
Donostiako Epaitegiaren atarian elkarretaratzea deitu du amiantoren biktimen elkarteak, astelehen goizerako

  Orduan aztertuko baita mutuak aurkeztutako errekurtsoa Donostako Epaitegiko 5. aretoan. Gizarte Segurantzak iazko ekainaren 17an adierazi zuen Joaquin A.ren heriotza eragin zuen mesotelioma sarkomatoidearen jatorria profesionala zela eta alargunari zegozkion alarguntasun, heriotza eta biziraupen-prestazioaren arrazoia gaixotasun-profesionala zela aitortu zuen. Joaquin A. iturgin lanetan lau enpresetan aritu zen, 1972tik 2018ra:  Zubizarreta S.A.n lehenego lau urtetan; Ugarte eraikuntza enpresak, 1976 eta 1977an; Laizu S.L, zazpi hilabetetez, 1981ean eta Natran, 1999tik 2018ra. Amiantoaren biktimen elkartetik jakinarazi dutenez, Donostiako Onkologikoan egindako txostenaren arabera, langileari mesotelioma pleural sarcomatoide diagnostikatu zitzaion, 2023ko abuztuan. Eta Osalanek bi hilabete leheneago egin zuen txostenean dio: iturgin/tubero moduan eraikuntzan aritu zen urteetan fibrozementuzko produktu ezberdinak manipulatuz amiantoaren eraginpean egon izana litekeena dela eta Natran mantenu lanetan aritu zenean eta isolatzaile termikoak manipulatzean amiantorekin harremana izatea ezin dela baztertu.

  Mutualiak ordea, zalantzan jartzen du mesoteliomaren arrazoia iturginak amiantoarekiko jasan zuen esposizioa denik eta hori Natra enpresan lan egin zuen bitartean gertatu zenik. Horregatik Gizarte Segurantzaren ebazpenaren aurkako errekurtsoa jarri du. Gaia astelehenean, 10:40etatik aurrera aztertuko da Donostiako epaitegian eta, bitartean, elkarretaratzea egingo da eraikinaren atarian, ASVIAMIEk, amiantoren biktimen elkarteak deituta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!