Urteko azken hiru hilabetekoan eman da 2011ko langabezia tasa bajuena.

2012/01/09
Lanbidetik jasotako datuen arabera azken hiru hilabetekoan eman da 2011ko langabezia tasa bajuena, % 6,03. Urteko bataz bestekoa, dena den % 6,57koa da hain zuzen ere.

  Aipagarria da 2011an langabeziak beherantzako joera izan duela urte akabera bitartean. Martxoan eta abuztuan, murrizten zihoan langabeziak iraulketa txiki bat izan zuen arren, hurrengo hilabeteetan berantzako joerari eutsi zion berriro. Azaroan eta abenduan ordea, ez da halakorik errepikatu. Azaroan, herriko langabetuen kopuruak gora egin zuen eta abenduan berriro gertatu zen. Bi hilabeteak batuta, urte akaberan urrian baino 23 langabetu gehiago zeuden Oñatin erregistratuta. Hori hala izanik ere, urteko azken hiru hilekoan eman da 2011ko langabezia tasa bajuena, % 6,03.

  Urteko bataz bestekoari erreparatuta, herriko langabezia tasaren media %6,57a izan zen 2011 urtean, 2010ean baino puntu bat beherago. Edo beste era batera esanda, 2011a, 2010a baino 27 langabetu gutxiagorekin amaitu genuen eta 2009an baino 85 gutxiagorekin.

  Debagoiena orokorrean hartuta, Oñatin geratu den bezala, bailarako herri gehienetan langabetuen kopuruak gora egin du azken hilean. Aretxabaleta izan da, kopurua murriztea lortu duen bakarra. Ondorioz, maiatzetik gertatzen ez zen 3.000 langabetuen muga gainditu da eskualdean. Urte akaberan, 2.046 pertsona zeuden lanik gabe Debagoienean. Horrek esanahi du, eskualdeko langabezia tasa % 9,83koa izan zela urte bukaeran.

  Hego Euskal Herrian ere langabeziak gora egiten jarraitzen du. Hemen ordea egoera larriagoa da, gorantzako joera etengabea baita abuztuaz geroztik. Hego Euskal Herrian, 192.340 langabe zeuden urte amaieran.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!