Urgain eskolako sarrerako jolasgunea zaharberritu egingo da
Urgain herri eskolako sarrera nagusiaren ondoan dagoen jolasgunea zaharkituta eta arriskutsu dago: gomazko zorua pitzatuta dago, ertzetan jasota eta jolas elementuak ere zahartuta geratu dira. Haurren segurtasuna bermatze aldera jolasgunea zaharberritzea erabaki du Udalak, ikastetxeko zuzendaritzarekin adostuta.
Jolasgunearen zorua estaltzen duen kautxuzko eremuan dauden zuloak beteko dira eta jasota dauden ertzak berdindu eta kautxuz errematatuko dira. Gainera, kautxuzko zorua belar artifizialez estaliko da. Jolas elementuak, era berean, zaharberritu egingo dira, apurtutako edo galdutako piezak ordezkatu eta berriro margotuz, besteak beste. Lanok udako oporretan egingo dira, ikastetxea itxita dagoen bitartean, eta beti ere, irailaren 1erako amaituta egon beharko dira. Hala zehaztu du Udalak KimuBat enpresarekin izenpetu duen kontratuan. Onartutako aurrekontua 14.683 eurokoa da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!