Ur mozketa izango da abenduaren 1etik 2rako gauean
Herriko ur hornidura bermatzeko Urrutxuko ur biltegian eta Zañartun udan egin ziren lanak osatuko ditu Gipuzikoko urak datorren astean. Ur depositutik behera bigarren hodi bat sartu zen, ur instalazioa sektorizatzeko, eta hoditeria nagusian arazorik gertatuz gero, bigarrena aktibatuta hornidura segurtatzeko. Udan egin ziren lan horiek osatzeko azken konexioa egin behar da, hodi berria biltegian bertan konektatu behar da. Lanak ur biltegiko irteeran egingo direnez, ur hornidura eten egingo da. lanen ahalik eta eragin txikiena izan dezaten gauez egitea erabaki da eta abenduaren 1etik 2rako gauean burutuko dira.
Datorren asteartean, gaueko 23:45etik asteazkeneko goizaldeko 4:00ak bitartean egingo den ur mozketak herrigune osoari eragingo dio, San Martin auzoari izan ezik, eta baita hainbat auzori ere: Berezao, Zañartu, Torreauzo, Goribar, Garibai, Santxolopetegi eta Zubillaga auzoei.
Gipuzkoako urakek bere web atariaren bitartez iragarri du jada datorren asteko ur mozketa hori, eta abisu zerbitzuan alta emanda duten berezoek ere jaso dute jakinarazpena, posta elektroniko bidez. Ur mozketak eragingo duen eremuan dauden enpresei astean emango zaie abisua, Debagoieneko antolakuntza buruak adierazi digunez.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!