Oñatiko udala

Ur handiak izan ziren Arantzazun, atzo, bereziki Gesaltza baserrietan

2025/05/15
Card image cap
Aloña-Belarretik etorri zen urak, harri eta adaxkak ekarri zituen, Arantzazurako errepidea itxiaraziz

  Susto handia hartu zuten atzo Gesaltzako auzotarrek, ura, erreka bailitzan, zelaian behera zelan zetorren ikusita. Ezustean harrapatu zituen Aloña-Belarretik behera zetorren ur emari handiak. Baina auzotar batek emandako abisuari esker, baserriak babesteko aukera izan zuten eta garajeren batera ura sartu bazen ere, kalte materialak bakarrik izan ziren. Urak ordea, harri eta bestelako hondakinak ekarri zituen eta horixe garbitzen eta kalteak zenbatzen ari dira gaur.

  Menditik zetorren urak Gesaltza baserrietara ez ezik, Arantzazuko errepidean behera ere egin zuen eta Uribarri auzoan ezustekoak sortu zituen. Unerik larrienak 17:00-17:15etatik aurrera sortu ziren, arratsaldeko lehen orduetan hasi zen euriaren intentsitatea bizitu zenean. Baina halako euri jasak lehenago ere izan dira eta halako ur jausirik ez dutela ezagutu diote bertakoek; Aloña azpiko akuiferoren batek gainezko egin duenaren hipotesia da adituek darabilteneko bat. Menditik etorritako urak ekarritako hondakinak garbitzeko Arantzazuko errepidea tarte batez itxi egin zen atzo arratsaldean.

  Ura inoiz ez bezala zetorrenaren abisua Kortakogain baserriko Iñaki Usandizagak eman zien Gesaltzakoei eta berarekin berba egin dugu: elkarrizketa

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!