Oñatiko udala

Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorri zatia egiteko lizitaziora aurkeztu diren enpresen B kartazalak irekiko dira bihar

2015/05/18
Card image cap
Egikaritze epea eta bestelako hobekuntza proposamenak jasotzen dituzten sobreak dira

  11 enpresa aurkeztu dira Ugarkalde eta Olabarrieta elkar lotuko dituen bidegorri zatia egiteko lizitazio prozesura. Enpresen kontratatzeko gaitasuna eta bestelako agiri batzuk egiaztatu ondoren, balio judizio baten menpe dauden balioespen irizpideak jasotzen dituzten kartazalak irekitzeko hitzordua jarri da. Bihar, 13.00tan, udaletxeko tokiko gobernu aretoan.

  B edo bigarren kartazalean, egikaritze epeari eta lanari buruzko hobekuntza proposamenak aurkeztu behar ziren. Egikaritze epea murriztuz edo lan programa eta laneko fase ezberdinak zein eratan exekutatuko diren zehaztuz, bestelako hobekuntza proposamen batzuk aurkeztu behar ziren. Esleipen prozesuan eskaintza ekonomikoa izango da irizpide nagusia baina puntuazioa oso berdinduta badago, aldeak makatuko dituzte bigarren sobreetan zehaztutako hobekuntza proposamenek. 

  Ugarkalde eta Olabarrieta auzoaren sarreraraino egingo den bizikleta eta oinezkoentzako bide zatiak 800 metro inguruko luzera izango du eta 3 metroko zabalera. Errepide nagusiaren ertzean eraikiko da eta errepidetik babesteko hesiak jarriko dira. Argiteria ere egokituko da. Lanak egiteko, Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du udalak, pasa den astean aurreratu genuenez.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!