Udazkenerako kontzertuen programazioa aurkeztu du Gaztelekuak

Iaz hasitako bideari jarraituz, hiru hilabeterako kontzertu-programazioa aldi berean aurkeztu eta sarreren salmenta bateratua iragarri du Verduri Hall-Gaztelekuak. Urriaren 19tik abenduaren 27ra izango diren sei kontzertuak kartel berean jaso dira. Lehenengo emanaldia Olaia Inziartek eskainiko du, urriaren 19an eta ondoren etorriko dira, Sukena eta Indabe, azaroaren 7an; Brigade loco, Cold revenge eta Laino beltzak, azaroaren 14an; Malko, abenduaren 13an; Goazen.12 ikuskizuna, abenduaren 20an eta Janus Lester, abenduaren 27an. Gaztetxoei zuzendutako Goazen.12 Santa Ana aretoan izango da, gainontzekoak Gaztelekuan.
Txartelaren prezioa ezberdina izango da kontzertuaren arabera baina ia guztietan sarrera aurrez hartzea sarituko da, euro batzuk aurreztuz. Sarrerak bihartik aurrera eskuragarri jarriko dira, www.oñati.eus atarian eta Txokolateixan. Iaz frogatu zen sarreren salmenta bateratuaren sistema eta despistatuta ibili ziren hainbat lagun gustuko kontzertura joan ezinik geratu zen sarrerak oso garaiz agortu zirelako.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!