Udaleku irekietan begirale izateko 116 eskaera jaso dira

2021/04/16
Card image cap
12-14 hautagaik euskarazko azterketa egin behar dute

  Udaleku irekietan begirale izateko EGA, C1 edo hirugarren hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatzen da. Hautagai gehienek agiri bidez egiaztatu dute baina halakorik presentatu ez dutenei euskara azterketa egiteko aukera emango zitzaiela zehaztu zen baldintzetan. 116 lagunek eman dute izena udalekuetako begirale izateko eta 12-14k euskara azterketa egin beharko dute. 14 hautagaik ez dute euskara agiririk aurkeztu baina horietako bik beste zuzenketa batzuk ere egin behar dituzte eskaeretan. Azterketa hasi bitartean hala egiten badute, euskara proba egiteko aukera izango dute. Azterketa astelehenean, apirilaren 19an izango da, 10:00tan Gaztelekuan. Lehenik idatzizko proba egingo da eta gainditzen dutenek ahozkoa ere izango dute.

  Euskara azterketa egin behar dutenen zerrenda eta proba deialdia udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai dago.
Era berean, ikusgai dago begirale izateko onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda ere. 116 lagunen eskaerak jaso dira udal bulegoetan baina 14 osatu gabe daude: lauk iraungitako nortasun agiria aurkeztu dute eta beste hamarrek deialdian eskatutako ikasketa ziurtagiria ez dute atxiki edota eskaera sinatu gabe erregistratu dute. Apirilaren 21a arteko epea izango dute erreklamazioak egin eta dokumentazioa osatzeko.    

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!