Udalak bi babesgune klimatiko ireki ditu, tenperatura altuei aurre egiteko
Tenperatura altuen ondorioz aktibatu diren bero-alerten aurrean, bi babesgune klimatiko jarriko ditu Udalak herritarren eskura, Kiroldegian eta Emakumion Etxian. Beroaren eraginez zaurgarrien diren pertsonen ongizatea eta osasuna babestu nahi da neurri honen bidez.
Zubikoa kiroldegiko bilera gela eta Emakumion Etxia dira herritarrei ireki zaizkien babesgune klimatikoak. Bi guneek aire girotua dute, eserlekuak dituzte eta ura ere jarri da freskatu eta hidratatzeko. Babesgune klimatiko hauek erabilgarri egongo dira beroagatik alerta laranja edo alarma gorria indarrean dagoen bitartean, eta 10:00etatik 20:00etara. Herritarrek atseden hartu eta beroari aurre egiteko espazio seguru eta erosoak eskaini nahi dira babesgune klimatiko hauek egokitu eta zabalduz.
Bero handiko egunetan prebentzio-neurriak hartzearen garrantzia gogorarazi nahi du Udalak, eta babesgune klimatiko hauek erabiltzera gonbidatzen ditu hartarako beharra duten guztiei.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!