Oñatiko udala

Udal ordenantza fiskalak %4,43 jasoko dira 2027an

2026/10/30
Card image cap
Zabor eta hondakinen bilketa tasa bere horretan mantenduko da, merkatuko den komertzio eta industria txikien kasuan izan ezik

  Iazko irailetik aurtengora KPIaren maila berean jasoko dira udal zerga eta tasak datorren urtean. Hala egin da azken urteetan eta hala proposatu zuen EH Bilduren gobernu taldeak atzoko Osoko Bilkuran. %4,43ko igoera orokorra izango da, baina, badaude salbuespenak: kiroldegiko bazkide kuota, esaterako, %7 jasoko da, urtarriletik aurrera eta astelehenetik ostiralera, ordu erdi lehenago irekiko dilako Zubikoa. Ur ekintza eta ikastaroen tasa ere %10a jasoko da, kontratu berriaren kostu zuzenen igoera estali ahal izateko. Beste doiketa batzuk ere egin dira prezio publikoetan edo hauek kalkulatzeko oinarrietan eta baita hobarietan ere, arloko teknikariekin partekatu ondoren.

  Jeltzaleek ondo ikusi zuten udal tasetan KPI-aren igoera aplikatzea, zerbitzuak berak duen igoerari aurre egin ahal izateko, baina zerga guztiak automatikoki jasotzearen aurka azaldu ziren. Zergak izoztea eta beste hainbat puntu proposatu zituzten jeltzaleek, aurreko urteetan egindakoaren haritik,

  2027ko udal ordenantza fiskalen eztabaidan leku berezia hartu zuen zabor eta hiri hondakin soliduen etxez etxe biltzeagatiko tasak. Mankomuntiateko kostu txostenean oinarrituta tasa hau izoztea proposatu zuen EH Bilduk, komertzioen eta enpresa txikien kasuan izan ezik. 2025eko datuak eskutan osatu du Mankomunitateak udalei igorri dien txostena eta kostuak jaitsi egin direla agertu da. 2026an kostu horiek handitu daitezkeen arren, arabera hondakinen tasa kostu jakinen arabera kalkulatu behar direla argitu zuen gobernu taldeko ordezkariak, indarrean den legedia jarraituz. Zabor eta hondakinen bilketa tasa bere horretan mantenduko da datorren urtean, komertzioena eta industria txikiena izan ezik. Kasu horietan merkatu egingo da.

  2027ko udal ordenantza fiskalen bozketan EH Bildu alde agertu zen eta EAJ kontra. Datorren urteko ordenantza fiskalei hasierako onespena eman zaienaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!